Culinary Action!

19,00 €
BEZ barne

Culinary Action! liburua ekintzaile gastronomikoei buruzkoa da. Merkatuaren bultzatzaileak eta «asaldatzaileak» dira, sektoreari berrikuntza eta sormena ekartzen dioten negozio-formatu berrien bidez. Liburuan 60 kasu praktiko bildu dira, protagonisten testigantzak eta negozioen xehetasunak jasota, eta Espainiako ekintzaile gastronomikoen profilean sakontzen da, bai eta sektoreko negozioaren prestakuntzan eta joeren gakoetan ere.

Kopurua

Egileak honako hauek dira: Joxe Mari Aizega, Basque Culinary Centerreko zuzendari nagusia (Espainian gastronomia eta sukaldaritza-arteen gradu ofizial bat eskaintzen duen lehen fakultate gastronomikoa); eta Marta Fernández Guadaño, kazetaria eta gastronomiaren sektorearen negozio-joeren berri ematen duen Gastroeconomy webgunearen sortzailea. Hitzaurreak José Andrések eta Martin Berasategik idatzi dituzte.

Kontrazala

“Merkatu gastronomikoaren bultzatzaileak eta «asaldatzaileak» dira, sektoreari berrikuntza eta sormen kontzeptuala ekartzen dioten negozio-formatuak abiarazten baitituzte: ekintzaile gastronomikoak dira. Horien erradiografia posible ugarietako bat eskaintzen da liburu honetan, Basque Culinary Centerrek sortutako ekintzailetza-programako «Culinary Action!» lantegietan azaldutako 60 kasu praktikoren bidez.

Ekimen horren bidez, herrialdeko erreferentzia den unibertsitateak ekintzaileen inguruko sentsibilizazioa eta prestakuntza eman nahi ditu, bai eta ekintzaileei lagundu ere, elikaduraren, gastronomiaren eta jatetxeen sektorean enpresa-proiektu berriak abian jarri eta gara ditzaten. Ideia horrekin, lantegiak antolatzen ditu, sukaldariek eta ostalaritzako beste profesional batzuek beren negozioak abiarazteko esperientzien berri eman dezaten.

Protagonisten testigantzak eta negozioen xehetasun guztiak biltzen dira 60 kasu praktikoetan, eta hainbat kontzeptu islatzen dira, lokal informaletatik hasi eta goi-mailako gastronomiako espazioetaraino. Horrez gain, liburuan Espainiako ekintzaile gastronomikoen profila sakon aztertzen da, prestakuntzari buruzko gakoak eta gastronomiaren negozioaren punta-puntako joerak azaltzeaz gain”.

BCC800000

Fitxa teknikoa

Neurriak
14.8 x 2.7 x 22.8 cm
ISBN
978-84-08-17847-7

You might also like

 Customer ratings and reviews
Nobody has posted a review yet
in this language