Basque Culinary Centerreko labana sorta
Basque Culinary Centerreko labana sorta, Arcosekin lankidetzan. Labana sorta hau ezin hobea da sukaldean aritzeko, hiru tamainako tresnak eskaintzen dituelako eta horiekin edozein plater presta dezakegulako. Gainera, labanek Basque Culinary Center logotipoa dute grabatua xaflaren aldeetako batean.

Sorta Brooklyn serieko 3 labanak osatzen dute:
- Zuritzeko labana, 100 mm-ko xaflarekin.
- Sukaldari-labana, 150 mm-ko xaflarekin.
- Rocking Santoku labana, 190 mm-ko xaflarekin.
Labana hauen ezaugarria da «Zeta» aho berezia, Arcoseko maisu aiztogileen ezagutza eta teknologia berriak uztartzen dituena. Horrela, mozketa bikainak egiten dituzte, inor hotz utziko ez dutenak. Gainera, sorta berri honetan, xaflaren atzealdeak akabera biribildua du. Horrela, labana leunago sentitzen da heltzean.
Lepo estua da labanen heldulekuaren ezaugarri nabarmenena. Horrela, errazagoa da moztea eta labana zorroztea. Heldulekua mikartaz egina dago (oihal prentsatuz eta erretxinaz egindako material konposatu bat). Material gogorra da, eta ondo jasaten ditu tenperatura altuak. Gorputza tonu urdinetan dago diseinatua, eta kontrastea egiten dute korrosioaren kontrako altzairu herdoilgaitzezko errematxe arremetuek.
Fitxa teknikoa
- Kirtenaren materiala
- Micarta
- Xaflaren materiala
- Altzairu herdoilgaitza
- Pisua
- 754 g