Basque Culinary Center Store izeneko gunean, komunitate gastronomiko, gogotsu eta foodiek hainbat produktu aurkitu eta eros ditzakete, Basque Culinary Centerren ezaugarri guztiekin.

Denbora luzez egon ginen zain Basque Culinary Center zatitxo bat zure etxera etorri eta unibertsitateaz genuen ikuspegia zurekin partekatzeko. Gure store-an, gastronomiaren zale amorratuentzako produktuak aurkituko dituzu gure FOODIE UNIBERTSOAN, hainbat artista eta ilustratzailek egindako diseinu esklusiboko kamisetak, gure unibertsitatearen oroigarri gisako osagarriak edo Basque Culinary Center-en liburuak, pertsonak ez baitira janariz soilik elikatzen.

BASQUE CULINARY CENTER-I BURUZ

Basque Culinary Center munduan aitzindaria den erakunde akademiko bat da. Euskadiko chef onenetako zortzik sortu dute, Mondragon Unibertsitatearekin elkarlanean. Gainera, munduko itzal handiko hamaika chefek parte hartzen dute.

Basque Culinary Centerren helburu nagusiak dira goi-mailako prestakuntza ematea, ikertzea, eta gastronomia eta elikadura berritzea eta sustatzea.

2011ko irailean sortu ginenetik, arlo honetako nazioarteko erreferentzia izateko egiten dugu lan, bai eta, Gastronomia Zientzien Fakultatearen eta Ikerketa eta Berrikuntza Zentroaren bitartez, gastronomia garapen sozioekonomikoaren eragile gisa sustatzeko ere. Halaber, sustapen-jarduera ugari egiten ditugu.

Hauek dira Basque Culinary Center Fundazioko kideak:

Patronatua. Hona hemen haren ordezkariak:

  - Erakundeak

  - Erreferentziazko sukaldariak

  - Enpresak (bertakoak zein nazioartekoak)

Nazioarteko Aholku Batzordea

Mondragon Unibertsitatea